KAPSULAri esker, ondare dokumentalak kudeatzeari
berehalako etekina aterako diozu

 

Dokumentazio kopuru handiak edukitzea balio izugarriko lanabesa da, baina batzuetan arazo larria bihurtzen da. Kapsula familiako software produktuek eskaintzen dituzten erramintei esker, enpresa batek ahalik eta etekin handiena ateratzen die erabili ohi dituen dokumentazio-mota desberdinei, hala barrukoak (testuak, txostenak, finantzaria...) nola kanpokoak (datu baseak, argitalpenak...)

HONA HEMEN Kapsula bitartez sortutako Dokumentu Baseek dituzten ezaugarrietako batzuk:

Testuaren indexazioa, fitxa bidezko katalogazioa eta enkarpetatze tematikoa.

Dokumentuen tratamendu multilinguea, testu bakoitzaren hizkuntza identifikatuz eta hizkuntza bakoitzaren arabera filtro morfologiko desberdinak erabiliz.

Edukin multimediak jaso ahal izatea: testuak, irudiak, audioa, bideoa edo zernahi dokumentu mota.

Dokumentu Baseak Internet-en modu garden eta automatikoaz argitaratu ahal izatea.

Informazio kopuru izugarri handiak kudeatzeko ahalmena, aldi berean Dokumentu Base anitzak izateko ahalmenarekin.

Edukiak CD-ROMean argitaratzeko erramintak.

Dokumentuak kontsultatu eta berreskuratzeko garaian, azkartasuna eta sinpletasuna nagusi dira, erabiltzailearen interfaze arin eta intuitiboaren ondorioz.

Prozedurak aurreratuak dira eta dinamikoki defini daitezke.

Abiapuntu ez-dijitaletako dokumentuak integratu ahal izateko mekanismoa.

 

GUZTI HONEN BITARTEZ kudeaketa dokumentalerako lanabes ezinbestekoa duzu Kapsula, enpresarentzat berarentzat, Internet-erako edo CD-ROMeko argitalpenerako.

Hona hemen KAPSULA softwareaz sortutako produktu bat